555 (Zirkuitu integratua)

Signeticsen NE555 zirkuitua dual in line package motako enkapsulatuan.

555 zirkuitu integratua kostu txikiko eta prestazio handiko zirkuitu integratua da. Hasiera batean Signetics enpresak garatzen zuen. Gaur egun, aldiz, zirkuitugile askok egiten dituzte. Zirkuitu honen erabilera nagusiak multibibratzaile astableak eta monoegonkorrak eta pultsu detektagailuak dira.

555 tenporizadorea inoiz ekoiztu diren zirkuiturik ezagunenetakoa eta erabilera gehien dituenetakoa da. Siliziozko txip batean integratutako 23 transistore, 2 diodo eta 16 erresistentziaz osatua dago, 8 pineko "mini dual-in-line package" (DIP-8) enkapsulatuan barne. 556 zirkuituak bi 555 tenporizadore integratzen ditu txip bakar batean eta 14 pineko DIP enkapsulatu baten barnean. 558ak lau 555 tenporizadore integratzen ditu txip bakar batean eta 16 pineko DIP enkapsulatu baten barnean; hori lortzeko DIS (Deskarga) eta THR (Atalasea) pinak konektatzen dituzte txiparen barruan. Gainera, 555 zirkuituaren potentzia ultra-txikiko bertsioak existitzen dira: 7555 eta TLC555, besteak beste. 7555aren kableatze era desberdina da, osagarri eta potentzia gutxiago erabiliz egiten delako.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search